Eskola kirola, berriz martxan

Eskola kirola abian jarriko da 2021eko urtarrilaren 13tik aurrera. Hainbat izan dira eskola kirola abian jartzeko egin diren eskaerak eta mobilizazioak. Ikastolen elkarteko aisialdi taldetik ere begi onez ikusi dugu hartu berri duten neurria. Zehazki hauek dira eskola kirola praktikatu ahal izateko ezarri dituzten baldintzak:

Urtarrilaren 12ko 1/2021eko Dekretuari jarraikiz, jakinarazten dizuegu urtarrilaren 13tik aurrera, Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaiela, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Ez da baimenduko Eskola Kirola 100.000 biztanleko 500 positibotik gorako tasa duten udalerrietan.

Era berean, gogorarazten dizuegu Eskola Kiroleko entrenamendu-jarduera guztiek honako baldintza hauek bete beharko dituztela:

- Aire zabaleko entrenamendu fisikoak lehenestea.

- Une bakoitzean ezarritako gehieneko edukiera eta talde-kopurua errespetatzea. Une honetan, 6 pertsona, eta beti berdinak.

- Gune eta materialak garbitu eta desinfektatzea entrenamendu-txanden artean.

- Jarduera banakako entrenamendu batekin hastea, nagusiki, prestakuntza fisikora eta lesioen prebentziora bideratuta —horrela, poliki-poliki, aurrera egiteko talde txikiekin edo postu jakin batzuekin—, eta amaitzeko, talde guztia txertatzea horretara (taldeko kirolen kasuan).

- Ahal den heinean, kirol-jardueran zehar gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea.

- Pertsonen arteko 1,5 m-ko distantzia mantentzea entrenamenduen sarrera eta irteeretan.

- Entrenamenduak ateak itxita egitea, ikuslerik gabe.

- Materiala partekatzen bada, gomendaturiko higiene- eta garbiketa-neurriak ezartzea.

- Ez dira aldagelak erabiliko.

- Maskara erabiltzea (derrigorrezkoa da) uneoro, kirol-jarduera intentsiboa gauzatzen ari den bitartean izan ezik.

Etiketak: