BEGIRALE IKASTARORAKO MATRIKULA ZABALIK!!

Begirale ikastaroa burutzeko izen ematea urriaren 19arte egongo da zabalik!! Ondorengo taldeetan matrikulatu ahal izango da: Laudio, Ibaizabal (durango), Asti Leku ( Potugalete), Ander Deuna (Sopela), Inmakulada (Tolosa) Zubimusu (Villabona).

Ikastaroa urte bakarrean egin ahal izango da eta hezkuntza arloko aisialdian interesa duten gazteei zuzendutako ikastaroa da. Bertan, Lanbideko "Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa" ziurtagiri profesionala eta Eusko jaurlaritzako "Haur eta gazteen aisialdirako begirale diploma" lortzen da.

Animatu eta matrikulatu!!