Aisiola Begirale eskolak ISO 9001 ziurtagiria eskuratu du

 

 

Aisiola Begirale Eskolak ISO 9001 ziurtagiria lortu du bere kudeaketa sistemagatik. Aenor erakundearen aitortza hau urrats garrantzitsua da eskolaren ospe onerako, besteak beste gure egiteko moduaren profesionaltasuna bermatzen duelako.

 

Aitortza hau une honetan heltzea garrantzitsua iruditzen zaigu, bizi dugun une zail honetan Begirale eskolaren eskaintza egiteak zalantza sortu duelako hainbat ikastoletan. Adierazi nahi dizuegu, ziurtagiri hau lortzeko besteak beste pandemiaren aurrean hartuko ditugun neurriak aztertu dituztela.

 

Ikastolen Elkartetik begirale ikastaroa antolatu duzuen ikastolok animatu nahi zaituztegu, ikasturte honetan ere eskaintza hori zuen ikasleen eskura jartzera. 

Edozein argibide edo informazio behar baduzue www.aisialdia.eus atarian edo aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidean aurkituko duzue.

 

Aisialdia lan taldea

 

 

 

Etiketak: