Pulunpa! martxan

Irailaren 21ean Pulunpa egitasmoa martxan jarri genuen Euskal Herriko bost Ikastola ezberdinetan (Jaso, Zangoza, Urretxindorra, Itxaropena eta Ander Deuna), aste horretako ostiralean bertan denbora baterako amaiera emanez (izan ere urtean zehar beste hiru egunetan jarraipena emango diogu). 

Emozioz beteriko astea izan da, euskara eta euskal kultura ardatz, jolas eta dinamika ezberdinez gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek. Hainbat gai landu eta barneratu dituzte, beti ere modu ludiko batean, euskaraz ere ongi pasatu daitekeelako! Autobiografia linguistikoa, Ikastolen historia, adimen emozionala eta honek hizkuntza bakoitzarekin duen harremana, Euskal Mitologia eta abar besteak beste.

Balorazioak bikainak izan dira bai ikasleen aldetik baita hezitzaileen aldetik ere, beraz proiektua arrakastaz burutu dela esan genezake, eta horrela jarrai dezala!

Aste honetan, Irailak 28 - Urriak 2, beste lau Ikastolatan egongo gara (Urretxu-Zumarraga, Iñigo Aritza, Andramari eta Eleizalde) aurreko urtean martxan jarri genuen proiektu eder honi jarraipena emateko.

Euskara eta Euskal Kultura maite ditugulako! Gora Pulunpa!