ENJOY ENGLISH. IKASMATERIAL ETA PROGRAMAZIO BERRIA!
Azken hilabeteetan buru belarri ibili gara Enjoy English-eko ikasmateriala eta progaramazioa berritzen.
Ikastoletako ingeles irakasle eta Ikastolen Elkarteko eleanitzeko eta aisialdiko kide batzuk lan taldea osatu dugu Enjoy English-eko eduki guztia berritzeko. Egun hauetan proiektuei azken pintzeladak ematen gabiltza, aurtengo udan dena prest egon dadin.
Enjoy English-en programazio berritua proiektuka antolatua dago eta ludikotasunak zentralidadea hartuko du.
Programazioa eta edukia Ikastolen Elkarteko egungo marko pedagogikoarekin koherentzian dago eta oinarrizko konpetentziak kontuan hartuko ditu:
- Komunikatzen ikasi.
- Pentsatzen eta ikasten ikasi.
- Egiten eta ekiten ikasi.
- Elkarrekin bizitzen ikasi.
- Norbera izaten ikasi.
Ingelesa landuz ondo pasatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du Enjoy English-ek, animatu eta izena-eman!
Informazio gehiago: www.aisialdia.eus/enjoy