Matrikulazioa martxoaren 1ean ireki eta maiatzaren 11n itxiko da. Baina ADI, dagoeneko udaleku bat ITXI baitugu.
Hemen zaude
Irlanda 13 eta 17 urte bitarteko ikasleentzat
Atzerriko egonaldietan matrikulatzeko (martxoak 2) | Programazioen informazio gehiago hemen. | Baldintza orokorrak. |
ATZERRIKO EGONALDIETAN MATRIKULATZEKO, www.aisialdia.eus HELBIDEAN ON-LINE BIDEZ. IZEN EMATEA: martxoaren 2tik 13ra. PLAZA MUGATUAK.
Zalantzaren bat izanez gero idatzi aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera edota deitu (0034) 943 369637 telefono zenbakira.
IKASTOLEN ELKARTEAK ANTOLATZEN DITUEN IRLANDAKO EGONALDIETAN PARTE HARTZEN DUTEN GAZTEEK 3 ASTEZ INGELERAREN ETA IRLANDAR KULTURAREN LANKETA SAKONA EGITEKO AUKERA IZANGO DUTE, PROIEKTU, EKINTZA ETA TXANGO DESBERDINEN BITARTEZ.
BI EGONALDI ESKAINIKO DITUGU AURTEN, LEHENA, CORK HIRIAN, ETA BIGARRENA GALWAY-N. GALWAY-n PLAZAK AGORTUTA!!!
HELBURUAK
- Kultura eta hizkuntza desberdin batean murgiltzea.
- Atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.
- Pertsonen, kulturen eta herrien arteko elkarbizitza sustatzea.
- Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
- Gaitasun komunikatiboa lantzea.
- Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
- Aurrez aurreko komunikazioan eragitea.
- Talde harremana indartzea.
- Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.
JARDUERAK
EKINTZAK
Ikasleek egunero, elkarteak edota hezitzaileek antolatutako kirol, sozial edota kultur ekintzetan parte hartuko dute. Ekintza hauek taldean eta askotan beste nazioarteko gazte batzuekin gozatzeko aukera izango dute. Honetaz gain Irlandako leku interesgarrienetara ere txangoak egingo dituzte.
INGELERAREN LANKETA
Ikasleek astean 20 orduko ingeles ikastaroa jasoko dute bertako eskola batean. Irakasle profesionalekin, saioak hizkuntzaren erabilera praktikoari zuzenduta daude.
NOIZ:
Ekainaren 30etik uztailaren 21era (CORK)
Uztailaren 1etik 22ra (GALWAY)
NORENTZAT:
13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.2002-2007artean jaiotakoentzat.
IZEN EMATEA:
ATZERRIKO EGONALDIETAN, www.aisialdia.eus HELBIDEAN ON-LINE BIDEZ MATRIKULATU BEHAR DA.
2020ko martxoaren 2an irekiko da eta martxoaren 13an itxiko ikasle federatuentzat. Gainerakoentzat izen ematea martxoaren 14tik 20ra zabalduko da.
ADI IBILI! PLAZAK MUGATUAK DIRA
PREZIOA:
Ikastolen Elkarteko ikasleek 2.400 €
Gainerakoek 2.700 €
OSTATUA
Ardura handiz hautatutako familietan ostatu hartuko dute ikasleek, mantenu osoan.
PREZIOAN SARTZEN DENA
- Hegaldiak
- Garraioa aireportutik familiara
- Familian ostatua (mantenu osoa)
- Astean 20 orduko ingeles klaseak.
- Egun osoko hiru ibilaldi.
- Kirol ekintzak
- Ekintza sozialak eta kulturalak
- Arduradunen laguntza
- Bidaia asegurua
- Argibide bilera
- Kamiseta
Jarraipena
Hasierara itzuliAlbisteak
Irudi bildumak
Oraindik ez dago argazkirik